Zure erakundeko komunikazioak digitalki bidaltzeko, sinatzeko eta zaintzeko behin betiko soluzioa
METAPOSTA Delivery diseinu erraz eta intuitiboarekin aurkezten da, eta era berean, enpresa batek bere eraldaketa digitalari ekiteko behar dituen funtzionalitate guztiak biltzen ditu.
METAPOSTA Deliveryk soluzio bat dakar premia bakoitzerako
Dokumentazioa bidaltzea
METAPOSTA Deliveryri esker, igorle bihurtutako edozein enpresak edo erakundek dokumentazioa segurtasunez bidaltzeko aukera dauka. Enpresaren barne-kolektiboei (langileak, enpresa-batzordea, akziodunak, etab.) zein enpresatik kanpoko kolektiboei (bezeroak, hornitzaileak, etab.).
Kontratuak sinadura elektronikoaren bidez formalizatzea
METAPOSTA Deliveryk kontratuen administrazio-kudeaketa digitalizatu eta bizkortzeko aukera ematen du. Gure soluzioari esker kontratu eta akordioak sina ditzakezu, elektronikoki eta bertaratu beharrik gabe, zure enpresako bezero, hornitzaile eta langileekin. Prozesu hori segurtasunez gauzatzen da, eta ia berehala.
METAPOSTA Deliveryk kanal bat jartzen du zure eskura, haren bitartez “hartu-agiri” bat jaso dezazun, komunikazio jakin batzuetarako baliagarria, hala nola ordu-parteen onarpena, konfidentzialtasun-dokumentuak, kontratuen oinarrizko kopiak, kitatze-agiriak edo Lan Arriskuen Prebentzioko dokumentuak, beste hainbaten artean.
METAPOSTA Deliveryk ikastetxeei aukera ematen die ikasleei diploma eta ikasketa-ziurtagiriak formatu elektronikoan entregatzeko. Ziurtagiri horiek EKS egiaztapen-kode seguru bat daramate, sinaduraren balioa eta dokumentuaren osotasuna egiaztatzeko baliagarri.
METAPOSTA Deliveryk aukera ematen du elektronikoki sinatutako dokumentuak biltegiratzeko, eta, aldian behin, dokumentuak entregatzeko edo gordetzeko erabili diren postontzietan berriz ere zigilatzeko, erakundeak zeregin horren ardura har ez dezan, horrela zaindutako dokumentuen erabateko legezkotasuna bermatzen delarik epe luzean.
METAPOSTAREN PRO postontziaren bitartez, enpresak bere bezero, hornitzaile eta kolaboratzaileen eskura jar ditzake haiekin partekatzeko behar dituen dokumentu eta komunikazioak. Eta hori guztia ireki-agiriarekin: METAPOSTAREN PRO postontziaren jabeak abisu-mail bat jasoko du, dokumentua harekin partekatzen duten alderdietako bat hartan sartzen denean.
METAPOSTA Services web zerbitzu, interfaze eta komunikazio-kanalen multzo bat da, zure erakundearen aplikazioen garapen integratua eta METAPOSTAK eskainitako funtzionalitate guztien ustiapena errazten duena.
EU Este sitio web utiliza archivos cookies proprios y de terceros para mejorar nuestros servicios y adaptar el sitio web a sus hábitos de navegación. Si continúa navegando se entenderá que acepta su uso. Más información sobre el uso de cookies.