Dokumentuak sinatzea
Sina itzazu dokumentuak berehala eta erraz, zure gailu mugikorraren bidez, joan-etorririk eta paperik gabe.
Faseak
1. Igorleak agiri bat bidaltzen dizu, sinatzeko.
2. Zuk dokumentua sinatzen duzu zure gailu mugikorretik, edonoiz eta edonon.
3. Metapostak sinatutako dokumentua entregatzen du zure postontzi digitalean eta igorlearenean, eta legezko zaintza elektronikoa egiten du.
Hainbat sinadura-bilketa mota eskaintzen ditugu, zure beharretara hobeto egokitzeko.
OINARRIZKO SINADURA ELEKTRONIKOA
Sina ezazu klik soil batekin, zure kredentzialekin (erabiltzaile izena eta pasahitza) identifikatu ondoren. Webgune batean egiten ditugun baldintza onarpenen parekoa.
Adibidez: telelaneko akordio bat sinatzea.
SINADURA ELEKTRONIKO AURRERATUA
Segurtasun faktore bikoitza erabiltzen du. Zure kredentzialekin identifikatu ondoren (erabiltzaile izena eta pasahitza), PIN kode bat eskatzen du, eta kode hori– sms bidez iritsiko zaizu (erabilera bakarrerako eta denbora mugaturako balio duen kodea: OTP One Time Password). Banka elektronikoan erabili ohi da.
Adibidez: lan kontratu bat sinatzea.
SINADURA ELEKTRONIKO KUALIFIKATUA
Erakunde ziurtatzaile homologatu batek (IZENPE, FNMT, eta abar) emandako sinadura elektronikoko ziurtagiri kualifikatu batean oinarritua. Legearen aldetik, eskuz egindako sinaduraren parekoa.
Adibidez: etxebizitza baten salerosketa kontratua zure NAN elektronikoarekin sina dezakezu.