Menua

METAPOSTAri buruz

METAPOSTAK enpresen komunikazio-prozesuen eraldaketa digitala errazten du, kanal seguru, zifratu eta pribatu baten bitartez. Komunikazio-prozesuak errazten eta hobetzen ditu, eta, aldi berean, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak datu berezien tratamenduaren arduradunentzat ezarritakoa betetzen dela ziurtatzen dio.

  • Giza Baliabideen alorreko dokumentuak segurtasunez entregatzen ditu.
  • Onartzeko/baimentzeko prozesuen digitalizazioa.
  • Sinadura mugikorra eta legezko zaintza.
  • Bi noranzkoko komunikazioak erraztea.

Gure zerbitzariei buruzko informaziorik nahi duzu?

METAPOSTAREN jabetzako sistema informatikoak EJIE Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Informatikoen enpresaren eta Eusko Jaurlaritzaren datuak prozesatzeko zentroetan daude. Ahalik eta fidagarritasun eta erabilgarritasun handiena eskaintzeko helburuarekin, bi sistema informatikoak elkarri lotuta daude zuntz optikoko sareen bitartez. Gainera, EJIEren eta Eusko Jaurlaritzaren Datuak Prozesatzeko Zentroek bermatzen dute METAPOSTAK gordetako datuak toki neutro batean daudela.

Nork sustatzen du METAPOSTA?

Euskadin erreferentziazkoak diren enpresa pribatu eta administrazio publikoetako batzuek parte hartzen dute Metaposta erakundearen kapitalean.

  • Ezten Funtsak (Euskadiko Arrisku Kapitaleko Kudeaketa, SA), % 30arekin.
  • EJIE (Eusko Jaurlaritzaren Informatika Sozietate Publikoa), % 17,5arekin.
  • Bilboko Merkataritza Ganberak (Bizkaia), % 15,10arekin.
  • Gipuzkoako Merkataritza Ganberak, % 9,90arekin.
  • Arabako Merkataritza Ganberak, % 5arekin.
  • Tecnalia Research & Innovation, % 7,5arekin.
  • Mondragón Inversiones, % 7,5arekin.
  • Gureak Taldea (Gupost), % 7,5arekin.

Jarri gurekin harremanetan

Astelehenetik ostiralera eskainiko dizugu arreta, 09:00etatik 19:00etara, honako kanal hauetako baten bitartez:

Jarraitu gaitzazu sare sozialetan:

EU Este sitio web utiliza archivos cookies proprios y de terceros para mejorar nuestros servicios y adaptar el sitio web a sus hábitos de navegación. Si continúa navegando se entenderá que acepta su uso. Más información sobre el uso de cookies.

Onartzen dut